Mantenu-Ingenieritza

 
 
     


Mantenu kalitate-kontrola
     
 

Aurreikusitako mantentze-plan teorikoaren arabera Ekipoengan burututako mantenuaren kalitate-analisia. Ikerketa hauek oso erabilgarriak dira mantentze-kontratuetan hitzartutako protokoloak betetzen direnentz jakiteko.

Dokumentua ikusi

 


Ustiapen teknologikoko proiektua
     
 

Bezero bakoitzarentzat berariazko-gida bat zehaztean datza, non mantenu-kudeatzaileak, aktibitatearen garapen zuzenerako, beharrezkoa duen informazio guztia jasotzen den. Bere baitan honako hauek hartuz: Ekipoen inbentarioa, aurreikusitako-mantentze protokoloak, protokolo zuzentzaileak, komunikazio kanalak, analisi ekonomikoak, …

Dokumentua ikusi

 


Auditoria teknikoak
     
  Instalazioen egoeraren ikerketa, non kontserbazio egoeraren arabera, hauen zaharkitzapen eta bizi estimazioa ematen den. Honez gain, auditoria tekniko baten txostenak, instalazioak egoera hoberenean egon daitezen, epe motz, erdi eta luzean egin behar den inbertsio plana hartzen du bere baitan

Dokumentua ikusi
 


Mantentze-plana
     
  Aurreikusitako mantenu-protokoloak dituzten ekipoen inbentarioa hartzen du bere baitan.

Dokumentua ikusi
 


Azpikontrataziorako baldintza-orria
     
 

Mantenu-lanen lehiaketaren eraketarako kontratu-agiriak. Hauetan egingo diren operazioak xehetasunez zehazten dira. Era berean, lan hauek baloratzea nahi dugun kanpoko enpresa guztiei agiri estandar bat ematen zaie, lan hauek baloratu izateko.

Betegarri gisa, ingenieritzak propietateari ematen dion lanen estimazio ekonomiko bat eratzen du, honek erreferentziako balore bat izan dezan, eta horrela jasotako proposamenen artean ebaluazio bat egin dezan.

 


Ikerketa energetikoak
     
  Energia kontsumoak baloratu eta berauen optimizaziorako irtenbide alternatiboak proposatzen dira. Irtenbide hauek anitzak izan daitezke: tarifa prezioen aldaketa, Soluzioak izan daitezke: tarifa prezioak aldaketa, energia erreaktiboaren konpentsazioa, erabilitako energia motetan aldaketak …

Dokumentua ikusi